XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URSS'ko kultura soka-tiran.

Errusi'ko kultur-bizitza dardaran dugu, burruka dardaran.

Beti talo ta esnea jan da jan, gertatu oi dana: zenbait idazle ta ertilari errusitar nazkatu egin zaizkigula.

Zertaz nazkatu? Gosarian, bazkarian da afarian jatera beartuak dauden talo ta esne ortaz.

Ta bitan zartatu errusitar kulturgilleak: talo ta esnea mauka-mauka nik umetan bezela sartzen dutenak eta ortaz leporaiño eginda daudenak.

Garbiago esan: lengoak eta oraingoak.

Garbiago oraindik? Antiguos y modernos.

(Bada ez bada parentesiaz gorde ditut...).

Lengoak stalindarrak dituzu, estetika-arazoan Alde edo Partiduaren irakatsiei ta dogmai itxu-itxuan, zearo itsatsi zaizkienak.

Talo ta esnezale porrokatuak.

Oraingoak " alako ezin-egon urduri bat sentitzen dute, arkakosoz josita baleude edo... Ez dakit ba....

Egi-miñak gogoa karraskatzen die ta erdi-zorian daude.

Lertu bear bat!.

Kateak eten nairik dabiltz.

Etzaizkio partiduari aurkez-aurke muturrean jarriko, kalkan asiko bixtan baitago ori kirtenkeri aparta litzakela, baiña ez daude ezpaiñak josita egotekotan ere.

Partiduaren atzaparretatik igeska dabiltz, itto egiten baitie ark erti-atsak barnean ernetzen dien indar bero, ahal kreatzaille ori.